Aurkezpena
Baionako gainetan, Euskal Herriko eta Landesetako hegoaldeko sasoitiar langileentzat bereziki zuzendutako aterpetxe gune bat proposatzen du Ariztia egoitzak.
Bernat Etxepare lizeoaren barnategian kokaturik, 2017ko eraikinak ondoko hauek eskaintzen ditu :
— 4 oheko 31 logela, bakoitza garbigela eta komunarekin (12€/gaua)
— 4 oheko logela bat, mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako garbigela eta komunarekin (12€/gau).
— bakarkako 5 logela, garbigela, komunak eta gela amankomun batekin 2 ganbarentzat. (18€/gaua).
Orotara 133pertsona aterbe daiteke.
Ez da jatetxerik bertan baina etxebizitza kolektiboa sukalde ttipi batez hornitua da, edari beroen banatzaile batekin eta mikro-uhin batekin.
Beste bi gela ere baliatzen ahal dira. 2023ko uztailaren 1etik agorrilaren 30era idekia da egoitza. Kudeaketa, 1901 lege peko Ikasleak elkarteak segurtatzen du.
Ariztia proiektua sasoinlari langileen laguntzeko pentsatua izan da, turismo egoitzek praktikatzen dituzten prezioei aurre egin beharrean.
Bere leloa, Euskal erakustokia eta Baionako Historiatik hartua da : "Hemen sartzen dena bere etxean da".